Ikusgarri Aretoa

Arau orokorrak:

  • Ikusgarri zinean publikoari begirako ekintzak burutuko dira; ezin izango da aretoa eskatu, adibidez, batzar pribatu bat egiteko (3. atalekoek izan ezik).
  • Ikus entzunezko ekitaldiak egiteko areto moduan erabiliko da bakarrik: antzerkiak, filme emanaldiak, kontzertuak, hitzaldi edo konferentziak, aurkezpenak…
  • Kultur koordinatzailea arduratuko da Ikusgarri zinearen erabilera koordinatzeaz (gaitasuna eman, egutegia, baimenak bideratu, etab.).
  • Zineak duen aforoa (288) ezin izango da inoiz gainditu.
  • Ezin da aretoan jan ez edan.
  • Udal baliabideak modu egokian erabili beharko dira: Zine emanaldietarako proiektorea, printzipioz, filmeak emateko erabiliko da soilik.

1. Lekeitioko Udalak antolatutako ekintzak lehentasuna izango dute.

  • Ikusgarri aretoa erabiltzeko eskaria gaitasuna duen politikari edo langileren batek egin beharko du eta bera izango da erabilera zuzenaren erantzule. Gaitasuna aretoaren erabilera ikasita lortuko da (kultur teknikarien eskutik).
  • Udal sail bakoitzak bere arduradun propioak izango ditu bere ekintzak antolatu ahal izateko.
  • Eskariak kultur koordinatzaileak hartuko ditu.
  • Aretoa erabili ondoren, lehen zegoen moduan utziko da: txukun eta garbi, kuadro elektrikoa egon den bestean, etab.
  • Eskatzailea arduratuko da gauzak horrela izateaz.
  • Lekeitioko Udalak neurriak hartuko ditu goiko baldintzak betetzen ez badira.

2. Kultur edo kirol taldeak antolatutako ekintzak:

  • Legez eratutako elkarteak izan behar dira antolatzaileak.
  • Udalak laguntzen dituen urtero errepikatzen diren ekintzak izango dute lehentasuna: jaietako ekintzak, musika bandarenak, Iparraldeko Haizeak, Euskal Ezkontza eta Katu Baltza, esaterako.
  • Eskaria, aretoa erabiltzeko gaitasuna duen norbaitek egin beharko du eta bera izango da erabilera zuzenaren erantzule. Gaitasuna aretoaren erabilera ikasita lortuko da (kultur teknikarien eskutik).
  • Kirol taldeei dagokienez, eskariak kirol koordinatzailearen bidez egingo dira eta kirol sailaren oniritziarekin aurkeztuko dira kultura sailean.
  • Talde guztiak eskari-orria bete beharko dute. Bertan, ekitaldiaren zehaztasunak, elkarte antolatzailearenak eta gaitasuna duen arduradunaren izena aipatuko dira. Alkateak emango du baimena, hala badagokio.
  • Aretoa erabili ondoren, lehen zegoen moduan utziko da: txukun, kuadro elektrikoa egon den bestean, etab.
  • Eskatzailea arduratuko da horrela izateaz.
  • Lekeitioko Udalak neurriak hartuko ditu goiko baldintzak betetzen ez badira. 100 euroko prezio publikoa ordainduko da, baimena eskuratzen den momentuan (garbitasuna egiteko).

3. Ikastetxeak:

  • Herriko ikastetxeek urtean bi emanaldi izango dituzte dohain. Hortik gora, gainontzeko eragileekiko tratamendua izango dute eskariek.
  • Eskaria, aretoa erabiltzeko gaitasuna duen norbaitek egin beharko du eta bera izango da erabilera zuzenaren erantzule. Gaitasuna aretoaren erabilera ikasita lortuko da (kultur teknikarien eskutik).
  • Eskari-orria bete beharko da. Bertan, ekitaldiaren zehaztasunak, elkarte antolatzailearenak eta gaitasuna duen arduradunaren izena aipatuko dira. Alkateak emango du baimena, hala badagokio.
  • Aretoa erabili ondoren, lehen zegoen moduan utziko da: txukun, kuadro elektrikoa egon den bestean, etab.
  • Eskatzailea arduratuko da horrela izateaz.
  • Lekeitioko Udalak neurriak hartuko ditu goiko baldintzak betetzen ez badira.

4. Bestelako erabilerak (enpresen batzarrak, hileta zibilak, etab.):

  • Pertsona fisiko edo juridikoak egingo dute eskaria Alkateari zuzenduta.
  • Udalak berak erabakiko du baimena emango duen ala ez.
  • Erantzuna baiezkoa bada, gaitasuna duen udal langile edo politikariren batek zabaldu eta zarratuko dizkio aretoaren ateak eskatzaileari.
  • Aretoaren erabileraren kostua 200 euro eguneko izango da.

5. Lekeitioko Zinezaleekin hitzarmen berezia sinatuko da.

ESKARIEK JARRAITZEN DUTEN BIDEA

  • Eskaera kultur edo kirol koordinatzaileak jaso.
  • Eskaeraren zehaztepen telnikoak argitu (kalendarioa, beharrizan bereziak, ekintza betetzea posible den ala ez…).
  • Beharrezko kontuak argitu ostean gobernu taldeari helarazten zaio eskaria baimena eman diezaion.
  • Eskaria onartua izan bada, koordinatzaileak, 72 orduren barruan, eskaeraren erantzuna bideratzen du eta, bestela, ezetzaren azalpena helarazten zaio interesdunari.

Jarraitu (PDF, 118 KB)  (Gogoratu lenengo pdf-a gorde behar duzula eta gero Acrobat Reader erabili eskaria bete eta bidaltzeko)