Mensaje del Alcalde

 

Ezer baino lehen eskerrak eman nahi dizkiot Maitaneri eta bere lantaldeari, azken lau urteetako dedikazioagaitik.

Hurrengo lau urteetan ilusioz hartzen dudan erronka baten aurrean egoteaz gain, niretzako, ohore haundi bat da Lekeitioko alkate izatea. Ohore bat lekittar batentzako.

Esan eta azpimarratu nahi dot, nigaz lanean egongo diren taldekoekin batera, herritarrek gugan adierazi duten konfindantzari erantzukizunez, apaltasunez, zintzotasunez, leialtasunez eta biharragaz erantzungo diodala. Herrittarrak entzun, dauzkaten arazoei irtenbidea aurkitu eta Lekeitiorako eta lekittarrentzako proposamenak egin eta aurrera atarako doguzela konprometiruten naiz.

Eskerrak lekittarrari esan dudan modura beraien konfidantzagatik. Eskerrak baita azken legealdiko alkate eta zinegotziei. Eskerrak, gaur hemen gauden ordezkari ezberdinari. Eskerrik asko lekittarrari. Baitta nire familixari, lagunari eta nire alderdiari euren babesagatik.

Adostasuna, elkarlana: egin daigun elkarrekin bidea. Herri honetan sensibilitate desberdinak daude: argi geratu da hauteskundetan, baina ni danon alkatia izango naiz, danontzako egingo dot lan. Gure botoak zatituta daude, baina gure Lekeitiok elkarturik egon behar du. Garrantzitsuena ez baita alde batekoa edo bestekoa izatia; benetan inporta duena da zuzen jokatzea, egin beharrekoa egitea eta ondo egitea. Alkarregaz. Danon artian, danon alde, inor alde batera utzi barik.

Lan asko daukagu aurretik. Zintzotasunez herriak eskatzen duena egin behar dugu, herritarrekin batera. Hau horrela, eta azken legealdian egin dogun modura, zihur nago udalean gauden alderdiak adostasun askora helduko garela Lekeitio eta lekittarren onerako.

Horrexegatik, nire bizitzaren etapa barri honetarako, amets bat, helburu bat, proposamen bat daukat: egin daigun elkarrekin bidea. Etorkizuna gurea da, danona da eta danon artean eraiki behar dogu.
Eskerrik asko danori eta  Gora Lekeitio ta lekittarrak!!!!.

Koldo Goitia Markuerkiaga
Lekeitioko Alkatea 

  • Diputación Foral de Bizkaia
  • Correo biscaytik.eu
  • Turismo Lekeitio