Eventos

 

2015eko abenduaren 5ean (zapatua) eguerdiko 12:00etan Euskararen Jaia Lekeitioko Ikusgarri Zine Aretoan. Hainbat ekintza egongo dira:

- EIXU dokumentala.
- Umorezko antzerkia: Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Ana Elordi eta Fede Badiolaren eskutik.
- Iñaki Martinez de Luna eta Olatz Altuna adituekin solasaldia.
- Sari banaketa zerbitzua eta errotuluak euskeraz lehentasunez duten komertzioei.

Sarrera euro batekoa izango da. Animatu eta parte-hartu!