Eventos

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak aurten ere ADINEKOENTZAKO LEHIAKETETARAKO deialdia egin du.

Aurreko edizioan bezala, lehiaketen helburua zahartze aktiboari lotutako balioak bultzatzea da, belaunaldien arteko topaketaren eta elkartasunaren ikuspegitik.

Lanak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 31n amaituko da, eta espezialitate hauetan har daiteke parte:

  • Literatura
  • Pintura
  • Argazkia
  • Beste teknika batzuk

“Beste teknika batzuk” kategoria berrian beste kategorietan agertzen ez diren tekniken bidez egindako lanak sartuko dira: ikatz-ziria, pastela, eskultura, taila, maketak, xilografia, collagea… besteak beste.

Lehiaketetan parte hartzeko eskabidea eta oinarriak Gizarte Ekintza Sailaren bulegoetan (Ugasko kalea, 3 bis-2. Solairua. Bilbo) eskura daitezke, edo webgune honen bidez:

www.bizkaia.eus/generakzioa