Eventos

 
Bizitzako fase ezberdinetan antsietateari, depresioari edota insomioari aurre egitea egokitzen zaigu gehiengoari. Lekeitioko Udalak bizitzaren zoritxarrei modu positibo eta eraginkorrean aurre egiteko ikastaro bat antolatu du, herritar guztiei zuzenduta. 5 sesioko ikastaro honetan ondorengo gaiak landuko dira: pentsamendu baikorra garatzeko gakoak, antsietatea eta estresaren arteko ezberdintasunak, komunikazio teknikak, galerei aurre egiteko moduak edota emozioak lantzeko bideak. Datorren asteko barikuan  urtarrilaren 30an hasiko da ikastoroa. 5 sesioko ikastaroa izango da, denak barikuz 17:15tatik 19:15ak arte. Izena emateko azken egunak dira hauek. Debaldeko ikastaroa da, eta izena emateko Udaletxera deitu behar da, 946034100 zenbakian.