Eventos

 

Urtero lez, aurten ere Aittitta Txiki Kultur Elkarteak argazki zaharrak biltzeari ekingo dio, hauekin erakusketa egiteko.

Oraingoan barraka eta tiro pitxoneko argazkiak batu nahi dira.
Halakorik baduzu, utzi argazkiak Kulturetxe edota Nautikan zure izen abizenekin eta harremanetarako telefono zenbakia utziz.

Beste edozein zalantza izanez gero, aittittatxiki@hotmail.com helbide elektronikora idatzi dezakezu.

Animatu eta ekarri zure argazkiak!!