Eventos

 

Aste honetan nagusientzat bi filme proiektatuko dira:

Alde batetik "Dunkerque"

11- Ostirala 20:30
13- Igandea 19:30
14- Astelehena 20:30

Iraupena: 107 minutu.

SINOPSIA

Bigarren mundu gerraren hasieran (1940) girotua dago Dunkerque filma; bertan, Dunkerqueko gudua kontatzen da, eta nola alemanen setiotik lortu zuten ihes egitea soldadu britainiarrek, frantziarrek eta belgikarrek. Ihesa ala ebakuazioa?

Eta bestetik, "Baby Driver"

12- Larunbata 19:30
13- Igandea 22:00
15- Asteartea 19:30

Iraupena: 113 minutu.

SINOPSIA

Lapurretak dira nagusi Baby Driver istorioan, horretan aritzen baita protagonista, Baby izeneko autogidari trebe bat ihesaldietan espezializatuta dago. Neska bat ezagutzean, bizimodu hori uztea pentsatuko du. Aldiz, ez zaio uste bezain erraza gertatuko.

Haurrentzat "Mara y el señor del fuego" egongo da:

12 - Larunbata 17:30
13- Igandea 17:30
14- Astelehena 17:30
15- Asteartea 17:30
Iraupena: 94 minutu.

SINOPSIA

Mara Lorbeer, hamabost urteko neskatoa, une zailak bizitzen ari da: eskolan jazarria izateaz gain, naturaz gaindiko ahalmenak dituela konturatu da, eta denboran bidaia dezakeela. Zergatik ditu gaitasun arraro horiek?
Zergatik ezin du nerabe normal bat izan? Antzinako mitologian aditua den Weissinger irakaslea saiatuko da neskatoa laguntzen.