Eventos

 

Zapatu honetarako, irailaren 30erako, 10:00etatik hasita, Atabaka, Abaroa eta Lekitto Bedarrak taldeek "Auzolan 2017" ekitaldien barruan, Auzolan Bidearen XXV. Urteurrena ekintza antolatu dute.

Egitaraua ondokoa izango da:

* Goizeko 10:00etatik 12:00etara : Auzolanean bide garbiketa eta hertzak zementuarekin babestuko dira belarra ekiditeko eta mantendu errazagoa izateko.

* 12:00etan Bide hasieran (San Andreseko sarreran), orain 25 urte egin zuen inaugurazioko dantzaria eta txistulariaren aurreskua- Erkiaga nebarreben eskutik.

* Ondoren, Bidearen historia laburra eta eguneko hitzaldia: "Txakoligintza Lekitton" Ander Plazaren eskutik. Bide hori Mahastiko sarrera da eta historian izan duen garrantzia azaleratu nahi da.

* 13:00etan Lekitto Bedarra taldeak prestatutako hamaiketakoa.

Txakoli Pipas, gaur egunean herrian gelditzen den ekoizle bakarra ekitaldian ere egongo da.