Eventos

 

Lekeitioko Antzar Eguneko komisioak, jaiak amaitu ostean, batzarrak izan zituen udalarekin; eta tratatutakoaren arabera erabaki da datorren zapatuan, azaroak 23, Antzar Jaian parte hartzen duten potin guztiekin bilera bat egitea goizeko 11:00etan kultur etxean. Batzarrera potin bakoitzeko pertsona 1 bakarrik etortzea eskatzen da. Gehiago ez da onartuko, ez baita beharrezko ikusten. Gainera, bilera Azkue aretoan izango denez, 100 pertsona baino gehiago ez dira sartzen.

Komisioak oso beharrezkoak ikusten du bileran azaldu, jorratu eta eztabaidatuko diren gaiak potinetako arduradunekin tratatzea. Izan ere, 2013ko Antzar Jaiaren ebaluazioa egin nahi da, antolatzaileen eta parte hartzaileen ikuspegitik. Horrez gainera, datorren urtera begira Antzar Jairako proposamenak ere jorratuko dira.

Antzarretako komisioak eta udalak argi daukagu jaia herrikoa dela eta denon artean sortu, moldatu eta gozatu behar dugula. Horretarako, danon artean erabaki eta diseinatu beharra daukagu hain gurea sentitzen dugun jaia.