Eventos

 
Palpalian proiektua iazko irailean hasi zen martxan. Helburu bikoitza zuen: batetik, aisialdiren inguruan eskaintza bat ematea; eta bestetik, Lekeitioko haur, gazte, guraso zein eragile desberdinen iritziak, nahiak eta asmoak jasotzea. Jasotako informazio hori guztia oinarri hartuko da hurrengo bi urteetarako adjudikatuko den zerbitzuaren kontrataziorako baldintza-pleguak egiteko. Pleguok ekainean aterako dira eta Lekeitiko haur eta gazteei zuzendutako zerbitzua eskaintzea izango dute helburu.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesu honetan parte hartu duten guztiei. Euren ekarpen barik ezinezkoa izango zen horrelako prozesua aurrera eramatea. Irailetik aurrera bapora berriro aterako da itsasora eta, egindakoa abiapuntu hartuta, beste bidaia bat hasiko dugu. Bidai horretan ere danok (haur, gazte, guraso, eragile…) daukagu lekua.