Eventos

 

"Bermudez" ezizenarekin ezagutzen dugun Carlos del Soto, Madrilen jaio zen 1956ko urtarrilaren 15ean.  El Gran Wyoming-ek 1992. urtean zuzentzen zuen “La Noche se Mueve” gaueko saioari esker, ospea lortu zuen eta harrezkero ohiko bilakatu da irrati eta telebista kate desberdinetan aktore edo aurkezle lanetan.

Telebistan egindako agerraldien artean: “Videos de Primera”, “El Concursazo”, “La Trituradora”, “Emision Imposible” (TVE 1),  La Noche con Fuentes y Cía. (Tele 5), “El Club de la Comedia” “(La Sexta), “Me Resbala” (Antena 3) eta azken boladan “El Club de Flo” (La Sexta) saioan agertzeaz gain, bertan parte hartzen duten ospetsuei bakarrizketak nola tauladatu behar dituzten erakusten die.

Bermudez Lekeitiora etorriko da irailaren 29an Lekeitioko Zinemazaleen Elkartea - ren eskutik, Ikusgarri Aretora 20:30etan.

Sarrerak salgai daude 10 eurotan Traola Produkzioak estudioan eta Kulturetxean.