Ongo domekan, azaroaren 12an, Lekeitio Trail lasterketa ospatuko da. Bizkaia Kopa Trail zirkuituan sartzen da.
Lasterketan disziplina desberdinak daude:
* Ibilbide luzea (mendi martxa oinez): irteera 9:00etan.
* Ibilbide laburra (mendi martxa oinez): irteera 9:00etan.
* MTB (martxa mendiko bizikletarekin): irteera 10:30etan.
* Txakur kros (txakurrekin lasterketa oinez): irteera 9:30etan.
* Trail luzea (lasterketa luzea oinez): irteera 9:45etan.
* Trail laburra ( lasterketa laburra oinez): irteera 10:00etan.
600 bat partehartzaile egotea aurreikusten da. Irteera disziplina guztietan plazan izango da.
Online izen-ematea 2017/11/09ko 23:59ak arte zabalik egongo da eta inskripzio presentzialak etaparen egunean izango dira 8:00tik aurrera (dortsalak badaude).
Informazio gehiago: http://www.bizkaiakopatrail.com/eu/egutegia/lekeitio/