Eventos

 

Lekeitioko Udalak Garapen Ekonomikorako Kontseilua eratu du. Bihar izango da lehen bilera Kultur Etxeko Txitxintokian arratsaldeko 18:00tatik 20:00etara.  Kontseilu hauek irekiak izango dira eta herritar oro gonbidatua dago bertan parte hartzera. Hori bai, kontseiluak errregularitate bat izango du eta beraz gauzatuko diren hiru edo lau kontseilutara aurkezteko konpromisoa beharko da. Diagnostikoa osatzeko, herritarren pertzepzioen gainean egin dira gogoetak. Orain datorren lana, gogoeta guzti hauek datuekin jantzi eta eztabaidatzea izango da. Horrela, alternatiba desberdinak eztabaidatuz. Kontseilu honen lana Garapen ekonomikorako plan estrategikoa idazteko lanak aurrera ateratzea izango da.

Horretarako lehen fasean eratutako talde eragileak lanean jarraituko du. Talde honek, kontseiluek behar duten informazio eta datu guztia prestatzeaz arduratuko da: alde juridikoa, teknikoa landuko dira, datu sozioekonomikoak prestatu etab. Kontseiluen eta talde eragilearen artean joan etorriko harremana izango da uneoro. Tartean gainera, herritarrekin batzar zabalen batzuk deitu ahalko da egoerak horrela eskatzen badu. Bestetik, arlo konkretuetan zerbait gehiago sakondu nahiko balitz, Udaleko batzorde ezberdinetan landuko dira kontuak. Otsailean hasi eta maiatzera bitartean iraungo du prozesuak. Uda aurretik, HAPOren aurrerakina eta Garapen Ekonomikorako Plan estrategikoa esku artean izango dugu.