Eventos

 

Barandiaran aretoan abenduaren 12tik-18ra “Emakumeek sortutako komikiak” erakusketa egongo da. Erakusketa honetan Amparo Akarregi eta Marika Vilaren lanak izango ditugu ikusgai.

Amparo Euskal Herriko emakumezko komikigile aintzindaria dugu eta Marikak, artearen historian doktorea denak,  esteroetipoen aurkako borroka eta adierazpen berdintasunik ez dagoela aldarrikatzen dituen lanak ekarriko dizkigu.

Erakusketaren ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00ra izango da.

Erakusketaren baitan, abenduaren 16an, Barandiaran aretoan baita ere, 18:00etatik 20:00etara,  “Emakumeen komikiak eta komiki feministak” tailerra egingo da. Tailerra emango duena, emakumeek sortutako komikietan eta literaturan aditua den Josune Muñozen izango da. Tailerrean parte hartzeko ez da aurretiaz apuntatu behar.

Erakusketa hau Emakumea eta Berdintasun Batzordetik antolatua izan da Lekeitioko Kultura Sailaren laguntzarekin.