Eventos

 

Urtero lez, errege egunean, hau da, urtarrilaren 6an, kabalgata izango dugu. 12:00etan irtengo da "El Corral de la Pacheca" taberna paretik kalejiran joango delarik Guria Taberna parera arte.

Orain arte "Bonbillon"ekoek antolatzen zuten errege eguneko kabalgata baina aurten ez dutela jarraituko adierazi zuten. Hori horrela, aurten Beti Saltsan kuadrilak,  Zaletxuak taldeak, Aittitta Makurra Txarangak eta Kitto Dendarien Elkarteak hartu dute antolatzeko ardura.

Lekeitioko Udalak eskerrak eman nahi dizkio orain arte "Bonbilloneko" kabalgata antolatzen izan duen herritar taldeari, kabalgata hau herrian errotzea lortu baitute beraien urteroko lan nekegabeari esker.

Eskerrak eman baita antolaketan erreleboa hartu duten taldeei ekintza hau aurrera eramateagatik.