Eventos

 

Ertibil- Bizkaia Ikus arteen erakusketa ibiltaria Lekeition izango dugu irailaren 16tik 28ra bitartean. Bizkaiko arte garaikidea zabaltzeko eta arte garaikidea bera ulertzeko erakusketa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak antolatzen du.
 
Ertibil Erakusketan, Bizkaiko artisten sormen lana ikusteko eta gure jendarteaz duten ikuskera ezagutzeko aukera paregabea izango da. Artea bere zentzu zabalean aurkeztua: pintura, argazkilaritza, grabatua, bideoa eta eskultura.

Erakusketaz gain, Arte Garaikidera hurbiltzeko hitzaldia eta bisita gidatuak antolatu ditu Udalak Aldundiarekin elkarlanean. Bi ekimen osagarri antolatu dira. Irailaren 27an zapatuz, 12:30etan, Artearen Historian Doktorea den Ismael Manterola Ispizuaren eskutik (Zumaia 1966) “Arte Garaikiderako sarrera” eta bisita gidatua egingo da euskaraz. Irailaren 28an, ordu berdinean gazteleraz izango da. Manterola, EHUn Arte Ederren fakultatean Arte Historiaren irakaslea eta 1990tik arte kritikak egiten ditu Egunkarian, Berrian eta Garako Mugalarin.

Bisita gidatu hauekin herritarrak hezitu nahi dira Arte Garaikidean. Bisita gidatuetan apuntatzeko kultur etxeko bulego orokorrean apuntatu behar da.

Erakusketaren ordutegia aste bitartean 18:00-20:00 izango da eta asteburuan 12:00-14:00/ 18:00-20:00.