Eventos

 

EUSKAL ESKONTZA / UZTAILAK 13-14

Asteburu honetan Euskal Ezkontza izango dugu Lekeition. Barikuan, 19:00etan euskal ezkontzako gurdia janztea eskopalean. Eta zapatuan, 19:00etan Euskal Ezkontzaren irteera Batzokitik, “Itxaropena” txistulari taldeak eta “Alurr” dantza taldeak girotuta. Ondoren, 19:30etan ezkontza-agiria irakurtzea plazan eta kalejira herrian zehar. Eta azkenik, 20:00etan, “Mugarri” dantza ikuskizuna plazan. Ekimena Gora Buru kultur elkarteak antolatuko du.