Eventos

 

EUSKARALDIAREN EKINTZAK ASTEBURUAN
Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko? Galderak hainbat erantzun ditu, baina, Euskaraldiak, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizue.

Azaroak 9 / "Euskara salbu ikusi arte" berbaldia Nerea Ibarzabalen eskutik. 19:00etan Kultur Etxeko Azkue aretoan.

Azaroak 11 / Euskaraldiaren ekitaldi nagusia: Ahobizi eta belarriprest txapa banaketa eta sorpresak. 13:00etan Eskolapean (Euria egiten badu Ikusgarri zineman)