Eventos

 
Azken urteetako bisitari kopuru handiena izan du Lekeitiok 2014an. Bisitariek, iturri ezberdinetatik izaten dute gure berri. Baina dudarik gabe, bada bisitari joeretan eragiten duten azokak, hori da Fitu, Europa eta mundu mailako turismo azokarik garrantzitsuenetarikoa. Hori horrela, Fitur azokan Lekeitioko Udalak bere lekua izango du. Azoka urtarrilaren 28tik 31ra bitartean ospatuko da Madrilen. Lekeitiok Eusko Jaurlaritzak jartzen duen stand-aren bitartez bermatzen du bere presentzia. Gure herriko presentzia Leartibai Garapen Agentzia eta Bizkaia Euskal Kostaldearen markapean egiten da, eta bertara Lekeitioko informazio interesgarria bidaltzen dugu.