Eventos

 

Ongo barikuan,uztailaren 7an, 400 urte beteko dira Lekeitioko herriak frantziskotarrei Garraitzen komentua egiteko baimena eman zienetik. Hori dela eta, ATABAKA kultur elkarteak antolatuta, barikuan, uztailaren 7an bertan, goizeko 11:30etan, Lekeitioko herriak komentua egiteko baimena eman zieneko akta irakurriko du irlan.

10:15ean izango da marea behera, eta, ekitaldiaren aurretik, 11:15ean hasita, Itxaropena elkarteko txistulariek girotuko dute ekitaldia eta Isuntza hondartzatik Garraitzera, Islako Moilan zehar joango dira irlarantz.

Ekitaldiaren ostean, sardina jana eta mojito edana egongo da.