Eventos

 

Hona hemen Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako tailerrari buruzko informazioa:

HELBURUA:

Norbere ezagutza eta abilezia pertsonalen garapenaren bidez,  ibilbide pertsonalizatua egitea, trebakuntzarako interesa sustatuz eta ondorioz laneratzea errazteko.
 
NORENTZAT:
 
16 eta 29 urte bitarteko langabetuentzat (oinarrizko prestakuntza DBH edo baliokidea).
 
IRAUPENA:

 Martxoaren 13tik maiatzaren 8ra arte, 9:30etatik  13:30etara

EDUKIA:

-       Bakarkako hausnarketarako tailerra:  Oinarrizko emozioak gure portaeren jabe izan ez daitezen, berauek identifikatu, adierazi eta kudeatzen ikasi

-       Komunikazio teknikak: modu eraginkorrean komunikatzen ikasi

-       Enpatia: komunikazio osasuntsua sustatu

-       Gatazka: lan-taldean lan egiten ikasi, gatazkak modu osasuntsuan kudeatuz

-       Genero berdintasunaren inguruko modulua

-       Lana bilatzeko teknikak: lan-elkarrizketen aurrean nola jokatu, nola bilatu lana

 Tailerra gaztelaniaz izango da.

Informazio gehiago:  94 6169002 telefono zenbakian eta www.leartik.com web orrialdean.e