Eventos

 
Urrian hasi zen Palpalian prozesua Lekeitioko haur eta gazteen aisialdiaren inguruko hausnarketarekin. Hainbat haur, gazte, guraso eta herritarren iritziak jaso ondoren, otsailean ondorioak atera genituen. Orain, ondorio komun horiek herritarrei aurkeztuko zaizkie, hauen iritzia jakitera bidean. Azken helburua da udalaren aisialdi-zerbitzuen proposamen bat aurkeztea datorren ikasturterako.
 
Apirilaren 12an, zapatua, arratsaldeko 18:00etan eskolapetik hasiko da ekimena. Haur, gazte, guraso zein herritarrak bildu eta kalejiran Gazte Gunerantz abiatuko dira; hanka-palo, trikitixa, baporak, parakaidasa eta bestelakoaz girotuta. Han, diagnostikoa eta proposamena aurkeztu eta jaialdia izango da. Haurrentzat ipuin kontaketa egongo da, guraso eta herritarrentzat berriz, kafea eta pastak. Diagnostiko zein proposamenaren inguruan iritzia emateko aukera izango dute. Azkenik, gazteek pastel lehiaketa antolatuko dute. 4-5 pertsonako taldeak egingo dira eta bakoitzak eraman beharko ditu osagaiak.