Eventos

 

Otsailaren 17an, Googaz mugimenduaren tailerra ospatuko da Lekeition, Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Gazteen enpresa-sorkuntza nahia bultzatzea bilatuko du ekimen honek. Txapelketa bezala planteatuko den ideia-lehiaketa honetan, parte-hartzaileak taldeetan banatu eta herriko problematika edota beharrizan ezberdinei irtenbidea aurkitzen saiatu beharko dira.

Txapelketa zuk eta zure taldeak irabaziz gero, proiektu hori aurrera ateratzeko 1.000€ izateaz gain, musika festibal batetara joateko sarrerak jasoko dituzue opari gisa!

Enpresa munduko ikasketak dituen euskaldun gazte taldea da Googaz. Arrakasta handiz burutu zituen enpresa-sorkuntza sesioak atzerrian. Beraz, zergatik ez egin gure herrialdean? Lekeitiokoa Bizkaian egiten den 7. sesioa izango da. Parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute aurretiaz boloak.googaz.biz web-gunean. Ekimena otsailaren 17an ospatuko da, goizeko 10:00etatik aurrera, Barandiaran Aretoan.