Urriaren 27an, ostegunean, Kulturetxeko Azkue Aretoan 18:00etan, Altzuan Lekeitioko Hazkuntza Taldearen eskutik hitzaldia egongo da.
Hizlaria Yolanda Gonzalez Vara psikologoa izango da, haur osasunaren prebentzioan eta sustapenean aditua eta besteak beste “Amar sin miedo a malcriar” liburuaren egilea.
Sarrera doan izango da eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da.