Eventos

 

Mireia Arrillaga lekittarra Kailua Konan (Hawaien) ospatuko den munduko IronwoMan txapelketarako sailkatu zen abuztuaren 20an Copenhaguen ospatu zan IronWoManean, bere kategoriako lehen postua lortu ondoren.

Finantziazioa lortzeko, Garraitz Kirol Taldea eta Lekeitioko Udala abuztutik elkarlanean ibili dira: abuztuaren 30ean, "Txarriboda eta Sagardo Festa" antolatu zen plazan Hazi fundazioa eta Eusko Label -aren kolaborazioari esker. Irailaren 22an Jai-alive-ren laguntzarekin, zesta punta partiduak jokatu ziren. Ekintzetan batu zen dirua Mireiari laguntzeko zuzendu zen.

Bestalde, Garraitz Kirol Taldeak kontu korrontea ere jarri zuen nahi zuenak bere aportazioa egiteko.

Denon laguntasunarekin, Mireiaren ametsa lortu da !! Mireia egun batzuk barru Hawaiiera doa IronWoMan froga egitera!!

Eskerrik asko helburua betetzea posible egin duzuen guztioi eta sorte on Mireia!!