Eventos

 

Musikaia Musika Eskolak proiektu berri bat plazaratu nahi dio Lekeitioko herriari: helduen abesbatza sortzea.

Iazko udazkenean Musika eskolari eskualdeko proiektu baten parte hartzeko eskaria iritsi zitzaionean, mezua herrira zabaldu zuen eta ondorioz 40-50 lagun elkartu ziren proiektu honetan abesbatza gisa parte hartzeko.

Baina proiektua bukatu zenean abesbatza honi bidea luzatzeko grina sortu zitzaien bertoko partaide askori.

Hau horrela izanik, ikasturte berriarekin batera, abesbatza honi forma emateko eta abesbatza formalizatzeko asmoa dauka Musikaia Musika Eskolak.

Honen inguruan berba egin ahal izateko (abesbatzaren nondik norakoak, entsaio egun/orduak …) batzar bat antolatu da urriko lehenengo astean:

NOIZ? URRIAK 5, EGUENA 20.00etan

NON? Kultur Etxeko “Azkue” Aretoan.

Musika Eskolatik deialdia herrira zabaldu nahi dute eta ekimen honetan parte hartzeko gogoz dagoen edonor ongietorria izango da.

Animatu!!