Eventos

 

ISLAKO ERMITAN EGINGO DEN INDUSKETARAKO BOLUNTARIOAK BEHAR DITUZTE ABUZTUAREN 11tik 14ra

Islako ondare historikoa balioan ipintzeko “Garraitz 25” egitasmoaren barruan, datozen zapatu, domeka, astelehen eta martitzenean indusketa lanak antolatu ditu Atabaka kultur elkarteak Aranzadi zientzien elkartearen arkeologoen zuzendaritza pean.

Islako moilaren buruan batuko dira parte hartzaileak, abuztuaren 11tik 14ra goizeko 9:00etan, 9:30ean, 10:00etan eta 10:30ean hurrenez-hurren. Ez ahaztu eskularruak, aitzurra, palak eta hamaiketako ekartzea! Atabakak ura eta tresneria be ekarriko dau. Animatu!