Eventos

 

Lekeitioko Udalak lau ikastaro berri jarri ditu martxan. 
 
Urtarrilaren 8an Zaintzaileentzako Laguntza Psikologikoa ikastaroa hasi zen, otsailaren 26arte. Asteazkenero, 16:30etik 18:00etara Kultur Etxean zaintza lanetan dauden pertsonentzako tailer honek zaintzaren inguruko hausnarketarako bideak zabalduko ditu. Guztira 12 orduko ikastaroa da.

Otsailaren 4an Antsietateari Aurre Egiteko Tailerra hasiko da Gaztegunean, martxoaren 11ra arte. Guztiok gure bizitzan zehar antsietate egoera ezberdinak bizi izan ditugu. Tailer honen bidez antsietatea zer den ulertzeko gakoak emango dira eta aurre egiteko bide ezberdinak aztertuko ditugu. 12 orduko ikastaroa izango da eta asteartero Gaztegunean emango da 16:30etik 18:30era.

Otsailaren 6an, aldiz, Zaintzaileak Zainduz, zaintzaile ez profesionalentzako tailerrari emango zaio hasiera. Martxoaren 13ra arte iraungo du eta parte hartzaileek trebetasun ezberdinak landuko dituzte: osasun arlokoak, fisioterapeutakoak, etab. Asteazkenero 16:30etik 18:00era Kultur Etxean emango da tailerra; eta guztira, 12 orduko ikastaroa izango da.

Otsailaren 24an, azkenik, Doluari Aurre Egiteko tailerra martxan jarriko da. 10 orduko ikastaro honetan nola bizi ditugun doluak aztertuko da eta aurre egiteko zenbait pausu ezagutuko ditugu. Martxoaren 24a arte Gaztegunean emango da tailerra, astelehenero.

Ikastaro hauetan izena emateko, udaleko Ongintza Sailera jo behar da, edota 946034100 telefonora deitu. Ikastaro guztiak doan dira.