Eventos

 

Muntañola margolariaren omenezko erakusketa zabalduko du Lekeitioko Udalak Barandiaran aretoan, azaroaren 11tik 24ra bitartean.

Muntañola margolaria hil zenean, 2012an, Basauriko eta Gernikako kultur etxeek elkarlanean eratutako erakusketa dugu oraingoa. Muntañola "Josetxu el vasco" pertsonaian oinarritzen da horretarako. Josetxu el vasco pertsonaia 40 artistek berenganatu eta irudikatu dute. Horrez gain, TBO aldizkarian egin zituzten biñetak ere ikusteko aukera izango da.

Aste barruan Turismo Bulegotik sartu beharko da erakusketa-aretora, jarritako ordutegi barruan. Barikutik domekara bitartean, berriz, aretoko ate nagusitik sartu ahalko da. Ordutegia 12:00-14:00 / 18:00-20:00 bitartean izango da.