Eventos

 

Herritarren kolaborazioa eskatzen da teilatuetako habiak lokalizatzeko.

Kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina maiatzetik uztailera egingo da, sasoi honetan jartzen baitituzte arraultzak kalatxoriek. Bi aldiz jartzen dituzte arraultzak eta bi aldiz kendu behar izaten dira (batzutan hiru ere bai). Kanpaina honen bitartez, habiak non dauden lokalizatu eta arraultzak kendu egiten dira kalatxori kopurua kontrolatu ahal izateko.

Lan hau egiteko, Lekeitioko Udalak enpresa bat kontratatu du eta nahiz eta, gutxi gorabehera, habien zentsu bat egon, herritarren laguntza ezinbestekoa da hauek lokalizatzeko.

Hau horrela, etxeko teilatuan edo auzoko teilatuetan habiak daudelaren susmoa daukaten herritarrei, udaletxean hauen berri emateko eskaera luzatzen die Lekeitioko Udalak.

Jakinarazpena udaletxera bertara etorrita edota udala@lekeitio.eus helbide elektronikora mezu bat idatziz egin daiteke.