Eventos

 

Gaur, ekainaren 14an,  KALEKAREN 28.edizioaren aurkezpena egin da. Aurkezpenean Lekeitioko Alkatearekin batera egon dira Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco - ko Kultura sustatzeko Zuzendaria eta Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundia - ko Kultura Zuzendaria.

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki jaialdiaren edizio honetako zehaztapenak, Jaialdia antolatzen dabilen Arropaineko Arragua - ko Maider Illanak eman ditu.

Horrez gain, Phil Otajoleren "Mr. Pichichi" antzezlana ikusi ahal izan dute herritarrek eta Lekeitioko Eskola Publikoko eta Azkue Ikastola - ko ikasleek eta baita partehartu ere.

Hurrengo hitzordua ekainaren 21ean izango da. Cía Tornado-k "Lapur Minak" antzeztuko du 12:00etan plazan!! Entsegu irekia egingo du herriko ikastetxeetako ikasleekin elkarlanean.

Gogoratu!! #KALEKA_28 - rekin hitzordua uztailaren 5etik 9ra daukazu !! Partehartu, disfrutatu, esperimentatu antolatutako antzezlan eta tailerretan.

Informazio gehiago: www.kaleka.eus