Eventos

 

Maialen Aulestiaren aldeko egun solidarioaren programazioari lotuta, "Kexarik gabeko mundua" hitzaldia izango dugu ekainaren 8an, asteazkena 19:00etan Kulturetxean (Azkue aretoan).

Gauzak ikusteko modua aldatuz gero, gauzak itxuraz aldatuko dira. Kexatzeari uztean, gauzak ez dira horren ilun ikusiko.

Kexak, epaiak eta antzerakoek gure burua eta mundua pozoitzen dute Juanjo Lertxundiren ustetan. Horri bira bat eman eta pozoia gure munduetatik kentzeko beharra ikusi du Juanjok. Eta horretan ari da, herriz herri hitzaldiak ematen. Hitzaldietan erronka bat onartzea proposatzen du, joko dibertigarri batekin.

Eskumuturreko bat erabiliaz,  kexatzen zaren bakoitzean berau eskumuturrez aldatzea proposatuko digu; ezkerretik eskuinera, eta alderantziz.

Hogeita bat egunetan eskumuturrekoa ez baduzu eskuz aldatzen, ikuskera aldatu duzula dio Lertxundik. Izan ere, joko horren bitartez gauzak ikusteko modua aldatzen duzu.

Hitzaldian, eskumuturrekoak egongo dira salgai 3 eurotan eta batutakoa Maialenen alde izango da.