Eventos

 

Kiroldegiko ikastaroetan matrikulatzeko kanpaina hasi berria da. Goizeko 9:15ean hasten dira lehen ikastaroak, eta gabeko 21:30ean amaitu. 2012-2013 ikasturtean multikirolak, Pilates-a, Fit Bike, Power Pump, Personal Training, Baleta, Karatea, Fit Tono, Funky, Eskalada, Hard Fit, igeriketa eta aquagym ikastaroak eskainiko dira, maila eta ordutegi anitzetan herritarren beharrizanetara egokituak.
 
Aurtengo berrikuntzen artean Aerobic ikastaroa izango dugu, martitzen eta eguenetan emango da arratsaldeko 19:30etik 20:30era. Full Kontak ikastaroa ere antolatu da aurten, hau martitzen eta eguenetan eskainiko da arratsaldeko 19:40tik 20:40ra. Azkenik, zapatutan, patin ikastaroa emango da 10:30etik 12:00etara.

Bakarkako bazkidearen prezioa aurten 105,37 eurokoa izango da, eta 190,55, familiarrena. Hala baina, Lekeition erroldatutako 65 urtetik gorakoen kuotek %50eko deskontua izango dute, baita Lekeition erroldatutako familia ugariek eta elbarrituek ere.

Lekeitioko Udalak 2013ko aurrekontuak azaldu zituenean egoera ekonomiko kaskarraren aurrean ahalik eta ariketa positiboena egingo zela azaldu zuen. Erronkatzat hartu zuen herritarrentzako zerbitzuak askorik ez murriztea eta sail desberdinetako oinarrizko eskaintza bat mantentzea. Hori horrela, 2013an udalak kiroldegiari 300.000 euro adjudikatu dio. Diru kopuru horren bidez eta bazkideen kuoten bidez osatu da aurtengo kirol eskaintza.