Eventos

 

LA BOHEME OPERA IKUSTEKO SARRERA ETA GARRAIOA ESKURAGAI KULTUR ETXEAN URRIAREN 3TIK 15ERA

Urriak 17, Bilbon | Izena emateko azken eguna: urriak 15

ABAO-OLBE, eta Lekeitioko Udalaren arteko akordioari esker, opera herritarroi hurbiltzea bilatu da. Hori dela eta, urriaren 17an, asteazkena, “La Bohème” ikuskizun ospetsuaren entsegu orokorrarekin gozatzeko aukera izango duzue. 40 euroren truke, sarrera eta Bilbora joan etorria egiteko garraioa lortu dezakezue Kultur Etxean izena emanda.

Ainhoa Arteta sopranoaren parte hartzearekin, 1840an Parisen bizi ziren 4 artista gazteren istorioa kontatuko zaigu opera honetan. Lortu zure sarrera Kultur Etxean urriaren 3tik 15era bitartean, biak barne! Animatu eta zatoz operaz gozatzera!