Eventos

 

LEKEITIOKO XXVI. TRIATLOIA ZAPATUAN

Garraitz Kirol Taldeak antolatuta, ekainaren 16an Lekeitioko XXVI. trialoia ospatuko da 17:00tan hasita. Honetan, 750m igeri, 21km bizikletan eta 5km korrika egin beharko dira. Urte honetan, 460 parte hartzaile izango dira bertan.

Berriz ere Lekeitioko Triatloia izango dugu aurten, eta dagoeneko badira 26 edizio. Hori dela eta,  eskerrak eman nahi dizkizuet hau posible egin duzuen guztiei eta baita urte hauetan parte-hartzera etorri zaretenoi.

26 urte hauetan, Lekeitioko Triatloia Bizkaia eta Euskal Herri mailan goreneko tokietan jarri da, eta hori lortzeko lan handia egin behar izan dute Garraitz Kirol Taldeko kideek. Eskertzekoa benetan bere parte diren kide zein atletek egiten duten esfortzua eta baita ere, ekimen hau antolatzen ibiltzen diren herritarrena.

Hori horrela, Lekeitioko udal kirol sailak bere baliabide material eta ekonomikoak Garraitzen esku jartzen jarraituko du, triatloiak Lekeitiori ematen dion ekarpena bere horretan mantentzeko. Guzti honengatik, eskerrik asko eta zorionak Lekeitioko Triatloia punta-puntako mailan jartzea lortu duzuen guztioi.