Eventos

 

Aurten Euskal Ezkontzak 40 urte bete ditu. Berau ospatzeko, urriak 8tik hasi eta urriaren 15era arte, Lekeitioko Euskal Ezkontzako argazki eta jantzien erakusketa antolatu du Gora Buru Kultur Elkarteak.

Erakusketa Barandiaran aretoan egongo da ikusgarri. Ordutegia astelehenetik barikura 19:00tatik 20:30tara izango da eta  asteburuetan 12:00etatik 14:00 etara eta 19:00tatik 20:30etara.