Eventos

 

LEKEITIOKO LAGUNKOITASUN DATUEN AURKEZPENA OSTEGUNEAN

Ostegun honetan, ekainaren 14an, Lekeitioko lagunkoitasun diagnostikoaren emaitzen aurkezpena egingo da Barandiaran Aretoan 18:00etan, eta hortaz aparte zahartzarorako bizimodu alternatiba berriei buruzko solasaldia egongo da. Lekeitio herri lagunkoia izateko herritarrengana jo zuen Udalak partehartze prozesu bat zabalduaz.

Otsailean eta martxoan taldeetan antolatuta, herriaren eta herritarren beharrak aztertu ziren. Hainbat herritar eta alor ezberdinetako eragileek parte hartu zuten. Bestalde apiriletik maiatzera ere inkestak banatu ziren eta eskuragarri utzi herriko puntu anitzetan, ahalik eta herritarren ekarpen gehien lortzeko, eta guztira 356 inkesta batu dira!! Partehartze prozesuan izandako ekarpenon emaitzak aurkeztu nahi zaizkio orain herriari. Lekeitio adinekoekin noraino lagunkoia den ikusteko hurbildu Barandiaran aretora ekainaren 14tik aurrera.