Eventos

 

Lekeitioko Udalak Santo Tomas Azoka  ospatuko du datorren abenduaren 21ean. Urtero bezala, ohiko azokaz gain, eskualdeko etxe-abereen erakusketa egongo da ikusgai. Hona hemen egun horretarako prestatutako egitaraua:
 
10:00h: Azokaren eta abere erakusketaren hasiera.
13:30h: Azokaren mahairik onenari sari banaketa
14:00h  Azokaren amaiera
 
Udalak  aipamen berezi bat nahi diegu egin Lekeitioko udal brigada eta udaltzaingoko langileei aurreko egunetan eta bereziki egun horretan egiten duten lanagatik.

Lekeitiora hurbilduko den jendeak bertoko produktu eta animali ikusteko aukera izango ditu :

AZOKAREN GUNEA

 
Lehen sektorean , 38 dira Lekeitiora hurbilduko diren ekoizleak euren produktuen salmenta zuzena egiteko. Azokan aurkituko diren produktuak honako hauek izango dira:

  • Ortuari eta frutadun hamabi ekoizle. Atal honetan mahairik onenari 100€ko saria emango zaio.
  • Arrain saltzailea
  • Ardi eta ahuntz gaztadun lau ekoizle.
  • Ogia eta gozogintzako lau ekoizle.
  • Bizkaiko txakolinaren ekoizle bat.
  • Arrain kontserbadun ekoizle bat.
  • Ahate produktuen lau ekoizle
  • Eztiaren bi ekoizle.
  • Txerrikietan ekoizle bi.

Artisautza atalean lau izango dira bilduko diren artisauak euren eskulanak erakusteko: egurra, altzariak, bitxiak, etab.

ETXABEREAK

Eskualdeko abeltzainek euren gunea edukiko dute euren abereen erakustaldia egiteko. Azokara etorriko diren abereak honako hauek dira:

  • Hegaztiak et animali txikiak : bost abeltzain
  • Zaldiak: hiru abeltzain (9 buru)
  • Behiak: 3 abeltzain (12 behi)
  • Idiak: abeltzain bat (bi buru)

Aurten aurreko urteekin konparatuz,  azokak gune bi izan beharren gune bakarra (Independentzia enparantza osoa) izango da.

Azoka honen antolakuntza gutxi gora behera 5000€ko kostua du eta, BBK Gizarte ekintzaren laguntza  jasotzen da.

Oharra: Edozein zalantza argitzeko azoka antolatzeko teknikariekin jar zaitez harremanetan (Xabier Gabiola 606 926 457)