Eventos

 

Azaroaren 12an, datorren zapatuan, Lekeitioko Prehistorian, Erromatar Garaian eta Erdi Aroan murgilduko gaituen hiru hitzaldi egongo dira goizean Kulturetxean eta arratsaldean bisita gidatua herrian zehar.

10:30- 11-15: Belen Bengoetxea arkeologoaren hitzaldia. Azken urteetan Lekeition egin diren indusketa arkeleologikoei buruz hitz egingo du, Erdi Aroan eta modernoan zentratuko da.

11:15 -11:30: atsedenaldia.

11:30 - 12:15:  Jose Luis Arribas prehistoriatzailea eta Lumentzako indusketa arkeologikoen zuzendariaren hitzaldia.  Lekeition dauden aztarnategi prehistorikoei buruz hitz egingo du.

12:15: Ana Martínez Salcedo arkeologoa eta Foruko Herri Erromatarreko indusketen zuzendariaren hitzaldia. Lekeitioko kokaleku erromatarrari buruz hitz egingo du.

13:00 Galderak egiteko aukera.

16:00: Bisita gidatua. Goizeko hitzaldian aipatutako eta mantentzen diren Tokiko historiako zedarriak bisitatuko dira. Bisitarako elkargunea Lekeitioko plaza izango da. Ez da erreserbarik egin behar.