Eventos

 
Lekeitioko Udalak, Madrileko Asociacion Ciudadana por la igualdad elkartearen bitartez, “Landa eremuko emakumeak” erakusketa antolatu du Barandiaran aretoan. Leku ezberdinetako emakumeek duten egoera ezberdinak azaltzen dituen erakusketa Lekeitiora ekartzeari interesgarri iritzi zaie antolatzaileei. 15 argazkiren bitartez Nepaleko landa eremuetan bizi diren emakumeen egoera erakusten da. Irudietan beraien errealitatea islatzen da, modu horretan haiengana hurbiltzeko aukera paregabea eskaintzen zaigu. Erakusketak, besteak beste, pobreziaren feminizazioaren inguruan lanketa berezi bat egiteko aukera eskaintzen digu.
 
Erakusketa urtarrilaren 17tik 24ra egongo da zabalik Barandiaran aretoan. Aste barruan 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta asteburuan, arratsaldean gainean, goizean ere irekita egongo da, 12:00etatik 14:00etara.