Eventos

 

Lekeitioko mendi martxa

Lekeitioko Mendi Martxa maiatzaren 5ean ospatuko da eta parte hartu nahi dutenek izen-emate epea irekita izango dute apirilaren 1etik 30era bitartean, biak barne.

IZEN-EMATEA
Parte hartzaileek hamaiketakoa izango dute bukaeran eta opari bat emango zaie sari gisa. Izen-ematea zein ordainketa Santi Brouard Kiroldegiko harreran edota online egin daiteke hemen: https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/mendi-martxa-2019

IBILBIDEA
Bi ibilbide egongo dira. Alde batetik, bide luzeak 21,5 km izango ditu eta Lekeitiotik irten eta Ispaster, Amoroto, Berriatua eta Mendexatik igaroko da gero Lekeitiora bueltatzeko. Irteera goizeko 8:00etan egingo da plazatik. Ibilbide laburra bere aldetik, 10:00etan hasiko da, 9,5 km izango ditu eta Lekeitio, Ispaster, Mendexa eta Amoroto zeharkatuko ditu. Ibilbide luzeak 13 euroko kuota izango du eta laburrak 11 eurokoa. 14 urtetik beherakoek, ibilbide batean zein bestean, 8 euro besterik ez dituzte ordaindu beharko.

Informazio gehiago 94 624 30 05 zenbakian eta kiroldegia@lekeitio.eus helbidean.