Eventos

 

Aurreko urteetako arrakastaren ondoren, dagoeneko finkaturik dauden ‘Txipiroiaren Gastronomia Jardueren’ bederatzigarren ekitaldia ospatuko du Lekeitio Udalak. Jardunaldiak urriaren 9tik 18ra ospatuko dira. Hortaz, lekeitiar eta bertara hurbilduko diren bisitari guztiek gastronomia proposamen zoragarrietaz gozatu ahal izango dute.
 
Jardunaldiak, eskualdeko estrategia gastronomikoan kokatzen dira, eta halaber, Eusko Jaurlaritzak duen “Euskadi Gastronomika” proiektuarekin lotuta daude. Proiektu honen leloa zera da: “Itsas eta ortuaritik mahaira”. Horregatik, helburua ez da bakarrik jakiak eskaintzea, baizik eta bertako produktuak sustatu, gastronomiari lotutako ohiturak mantendu, eta, azken finean, gure gastronomi kultura ezagutaraztea lehen, bigarren eta hirugarren sektoreko enpresekin batera.

Proiektuaren helburuak honako hauek dira:

o Gure gastronomia sustatu, dauzkagun zerbitzu eta produktuen kalitate maila adieraziz.
o Behe denboraldian eskaintza bat sortu, bisitariak erakartzeko goi denboralditik kanpo.
o Gure itsas eta arrantza kultura ezagutarazi, era aktibo eta parte hartzailean.
o Sektore publiko eta pribatuen arteko koordinazioa lortu, proiektua aurrera eramateko orduan.

Egitaraua:

Txipi-pintxo ibilbidea
Jardunaldietan parte hartuko duten Lekeitioko tabernetan Txipiroi pintxoak izango dira. Aurten 26 tabernak hartuko dute parte.

Txiki- Txoko
Urriak 9
• Tximinoiak margotzen. 3- 5 urte bitartekoentzat . Eskolapeko erakusketa artetoan. Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.
• Herri apainketa. 6- 8 urte bitartekoentzat. Kidegunean

Urriak 10
• Sukalde tailerra. 3- 5 urte bitartekoentzat . Eskolapeko erakusketa aretoan. Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.
• Tximinoi arrantz tailerra. 6-11 urte bitartekoentzat. Gazte Gunean. Ordua: 17:00etatik -20:00etara.
• Tximinoiak sukaldatzen  eta afaria( tximinoia sukaldatzeko era desberdinak). 11urtetik gorakoentzat. Gazte Gunean. Ordua:  18:00 -23:00etara.

Jatorri deitura  duten ardoen (Arabako Errioxako eta 3 txokolinak) dastaketa, txipi-pintxoaz lagunduta

Urriaren 11an  eguerdiko 12:30etan
Lekua: Barandiaran aretoan
Prezioa: 3 €
Mikel Garaizabal  enologo eta sommelierren eskutik.

Txipi-pintxoak Lea Artibai Euskadi Gastronomika Klubaren eskutik eskainiko dira: Trinkete Taberna, Beitia Berri eta Egaña jatetxeak hartuko dute parte.

Ezinbestekoa da aldez aurretik Lekeitioko Turismo Bulegoan izena ematea.

Sosoaga Dolarera ikusteko bisita gidatuak
Urriaren 18an  eguerdiko 12:00 eta 13:00etan
Prezioa:1 €.
Ezinbestekoa da aldez aurretik Lekeitioko Turismo Bulegoan izena ematea.

Urriaren 9tik   azaroak  18ra , Lekeitioko jatetxeek txipiroia osagai nagusi daukaten platerak eskainiko dituzte.
Hona hemen hauetako jatetxe batzuk:

1. Egaña: Tximinio Pelayo erara
2. Beitia Barri: Tximinoi eta onddo risottoa.  Risotto de chipirones y hongos
3. Aroa: Tximinoiak plantxan eta tximinoiak bere tintan.  Chipirones a la plancha y txipirones en su tinta.
4. Aisia Lekeitio: Tximinoia plantxan, trufatutako tipulin gainean patata kurruskariekin. Chipirón a la plancha sobre cebolla
5. Goitiko: Txipiroia arrozarekin eta perretxikoekin.
6.  Batzoki: Txipiroiak bere tintan eta Txipiroiak tipularekin.
7. Jubilados: Txipiroiak bere tintan
8. Mantxua: Txipiroizko suqueta

Lekeitiok sukalde tradizionalarekin daukan konpromisoa

Txipiroia antzinatik dugu Lekeitioko osagai gastronomiko adierazgarrienetakoa. Egun, Lekeitioko ontzien artean gutxi dira, kopuru txikian txipiroia arrantzatzen aritzen direnak; nahiz eta, itsas herri honetan txipiroiaren arrantza antzinatik datorren. Banan-banan, arrantzaleek poteretan harrapatzen dituzte; hau da, koloretako harietan bildu, uretan  sartu eta benetako itxura hartuz, eskuz egindako berunezko arrain itxurako pieza hauek, txipiroiak engainatu eta barruan harrapatzen zituzten.