Eventos

 

Maialen Aulestiaren alde hainbat ekintza antolatu dira.

Asteazken honetan adibidez "Kexarik gabeko mundua" hitzaldia egongo da 19:00etan Kulturetxean.

Barikuan berriz, Lekitxoko Musika Bandaren kontzertua 22:00etan zinean.

Eta zapatuan, egun osoan zehar herriko taldeen eta egun honetan parte izan nahi duten hainbat pertsonen eskutik, plazan, eskolapean eta hondartzan dantzak, Musika, ikuskizunak etab egongo dira 10:30etatik aurrera.

Eguna bukatzeko, zozketa egongo da eta Maialenen alde batu den dirua zenbatuko da.

Eskerrak emon egun solidario honetan parte hartuko duzuenoi eta Maialeneri laguntza ematea posible egin duzuen guztioi.