Eventos

 

EMAKUMEENTZAKO GIMNASIA EMOZIONALA

Gimnasia emozionala landuko duen emakumeentzako programa hau azaroaren 8an hasi eta maiatzaren 27an amaituko da, ostegunero 18:30etatik 19:30etara bitartean Kultur Etxean. Izena emateko epea irekita dago jada eta azken eguna urriaren 19a izango da.

Talde honetan landuko diren gai batzuk hauek dira:

-Gorputzarekin harremana. Gure aspektu positibo eta medioen identifikazioa

-Antsietatea ulertu: sintoma fisiko, psikologiko, kognitibo, jarrerazkoak eta sozialak, eta osasunean dituzten eraginak ezagutu eta analizatu.

-Pentsamenduen kontrola: pentsamendu positiboak negatibo eta antsietatezkoen kontra…

Informazio gehiago nahi izanez gero edota izena emateko hurbildu Kultur Etxera. Animatu zaitez eta parte hartu!