Eventos

 
Martxoan ARREN GANBARA ETA EMEEN SOTOA tragikomedia izango dugu. Ikuskizun honekin publikoa aho zabalik uzteko prest dator Iñaki Ziarrusta aktore eta zuzendariaren ATX Teatroa. Arren ganbara eta emeen sotoa antzezlana prestatu du konpainia bizkaitarrak, eta martxoaren 7an izango dugu Lekeition.  Kontatzeko modu grotesko, ironiko eta jostalaria duen tragikomedia aurkituko du ikus-entzuleak, Ziarrustaren aburuz: “Gaia gordina da, botereak indarrean jarraitzeko erabiltzen dituen mekanismoak azaltzen baititu, muturreko matxismoa, elizaren errepresioa eta emakumearen zapalketa ukituz”. Martxoaren 7an, arratsaldeko 19etan izango da antzezlana 5 euroren truke. Sarrerak aurretiaz lor daitezke kultur etxean.