Eventos

 
Ostegunean, martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Lekeitioko Eskolak "Zapran Gagoz" Euskal Eskola publikoaren jaiaren egitarauaren  baitan, ekintza berezia antolatu du: Athletic eta Errealeko nesken arteko lagunarteko partidua. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Lekeitioko futbol zelaian izango da norgehiagoka. Zatoz animatzera!! Sinatutako kamiseten zozketa ere egongo da!!