Eventos

 
Pertsona nagusien zahartze aktiboa bultzatzeko antolatu da Memoria Lantzeko tailerra. Garuna aktibo, sasoian mantentzea oso garrantzitsua da pertsona nagusien zahartze aktiboa bultzatzeko. Hori horrela,  Memoria Lantzeko ikastaroa antolatu du Lea Artibai Amankomunazgoak, Lekeitioko Udalaren laguntzarekin. Datorren martitzenean,  urtarrilaren 27an hasiko da ikastoroa. 5 sesioko ikastaroa izango da, denak asteartez 17:15tatik 19:15ak arte. Izena emateko azken egunak dira hauek. Debaldeko ikastaroa da, eta izena emateko Lea Artibai Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuetara deitu beharko da, 946168558 zenbakira.