Eventos

 

Lekeitioko Dzanga Piragua Kirol Taldearen eskutik, ekainak 3an, ostiralean arratsaldeko 19:00etan Lekeitioko kultur etxeko Azkue Aretoan “Caminos de Agua” muturreko kayak espedizioaren filma ikusteko eta bertako protagonista den Mikel Sarasolaren hitzaldia entzuteko aukera egongo da.

Mikel Sarasola, muturreko kayakean, Euskal Herrian eta baita mundu mailan ere, punta puntan dabilen kirolaria da. Muturreko kayak-ak eta bera egon den beste bidaia eta expedizioen berri emango du eta galderak egiteko aukera egongo da.

Kayak espedizio desberdinen harira sortutako filma da “Caminos de Agua”. Hiru kayak-lari euskaldunek (Mikel Sarasola, Aitor Goikoetxea eta Xabiek Olanok) burututako hilabete inguruko bidaia kontatzen da, Patagoniako mendietatik hasi eta itsasora arte. 600 km luzeko bidaia, zeinetan ur-jauzi eta erreka berriak bilatu eta Patagoniako laku handiak zeharkatu dituzten, beti ere piragua erabiliz.

“Caminos de Agua” filmaren trailerra ikusteko aukera dago, bai vimeo zein youtube-n:

https://vimeo.com/ondemand/caminosdeagua/111653460

https://www.youtube.com/watch?v=GT72d8e2s2U

Film honek sari ugari jaso ditu besteak beste 2014ko Bilboko Mendi Film Festivalean zein Limako (Peru) 2015eko InkaFest lehiaketan.

Informazio gehiago:

Patagonioko bidaiaren inguruan:

http://expedicionkayakpatagonia.blogspot.com.es/p/recorrido.html

Mikel sarasolaren inguruan:

http://mikelsarasola.blogspot.com.es/p/videos.html