Eventos

 

Lekeitioko udalak, Multikirol Proiektua abiarazi zuen urriaren 7an eta orain bigarren topaketen ordua da. Oraingoan, Abenduaren 16an batuko dira Frontoian LH1 eta LH2ko ikasleak eta bertan Herri Kiroletan eta Euskal Pelotan arituko dira jolasean.

Lekeitioko Udaleko kirol batzordeak sustatutako proiektuak, herriko kirol talde eta ikastetxeen babes osoa izan du. Multikirol Proiektua, Udalak onartutako kirol irizpideen ondorioetako bat da eta honela, Lekeitioko eta inguru hurbileko herrietako ikasleei kirola egiteko eredu hezigarriago bat eskaini nahi zaie. Marierrota Boleibol Taldeak eta Lekeitioko Akarregi Pilota taldeak prestatu dituzte topaketetan izango diren jolasak. Euskal Pelotan eta Herri kiroletan trebatuko dira txikienek, beti ere jolasean. Gogora dezagun, oraintxu ezarritako kirol irizpideetan entrenamendua, partidua eta emaitza triangeluarekin amaitu nahi zela. Lehiaketatik kanpo kirolaren ezagutza bultzatu nahi da, jolasean. Horregaitik egin da Topaketa ereduaren alde: parte hartze zabala, maila eta gaitasun ezberdinak dituzten umeak elkarrekin aritzea, emaitzak garrantzia galtzen du, jai giroa baitago.

Topaketa hauetan  parte hartzen duten ikasleentzako, Udalak topaketen kamisetak prestatu ditu.  Izena emateko kirolbatzordea@gmail.com era idatzi beharko da edota 658 750 714 telefonora deitu.