Eventos

 

    Lekeitioko Udalak Multikirol Proiektua abiarazi zuen urriaren 7an eta orain hirugarren topaketen ordua da. Oraingoan otsailaren 24an batuko dira frontoian LH1 eta LH2ko ikasleak; eta eguraldi ona badago, futbol zelaira joango dira, bestela kiroldegian arituko dira Baloien Jolasetara.

    Lekeitioko Udaleko Kirol Batzordeak sustatutako proiektuak herriko kirol talde eta ikastetxeen babes osoa izan du. Multikirol Proiektua udalak onartutako kirol irizpideen ondorioetako bat da; eta horrela, Lekeitioko eta inguru hurbileko herrietako ikasleei kirola egiteko eredu hezigarriago bat eskaini nahi zaie. Oraingoan Marierrota Boleibol Taldeak, Lekeitioko Futbol Taldeak eta Lekeitioko Saskibaloi Taldeak dinamizatuko dituzte topaketak. Baloien jolas ezberdinetan entrenamendua, partidua eta emaitza triangeluarekin amaitu nahi zela. Lehiaketatik kanpo kirolaren ezagutza bultzatu nahi da, jolasean. Horregatik egin da topaketa ereduaren alde: parte hartze zabala, maila eta gaitasun ezberdinak dituzten umeak elkarrekin aritzea, emaitzak garrantzia galtzen du, jai giroa baitago.

    12.30ean berriz, luntxa izango dute ikasle zein bertaratu diren gurasoek.

    Izena emateko kirolbatzordea@gmail.com posta elektronikora idatzi beharko da, edota 658 750 714 telefonora deitu. 

Ondorengo jolasetan arituko dira:

A. Harrapaketa baloiarekin (futbola). Hiru talde bostekoak, danak baloi batekin oinetan eta talde bat harrapatzaile, eta beste biak, iheslari. Harrapatzeko nahiko da eskuekin iheslaria ukitzea baina beti baloia oinetan izan behar dute. Harrapatua geldi geratzen da lekuan baloia eskuetan duela eta hankak irekita izan behar du. Libratzeko libre dagoen batek hanka azpitik pasatu beharko dio harrapatuari eta berriro jolasera bueltako da. Hiru minuturo aldatuko da talde harrapatzailea.

B. Pase-pase kanasta jolasa (saskibaloia). Bi talde elkarren kontra. Baloia taldeko partaide guztien eskuetatik pasako da (pase-harrera egoerak), eta azkena, saskiratzen (saskiratu) saiatuko da. Sartu ala ez, baloia hartuko du eta boteak ematen (boteak egin) hasierako lekura joango da berriro baloia paseen bitartez saskiratu al izateko. 3-4 saskiratze lehenengo lortzen duenak garaile.

C. Sake txapelketa (boleibola). Bost talde hirukoak boleiboleko beheko sakeak egiten. Baloia sare gainetik pasa eta beste aldean dagoen talde kideak hartzen duen bakoitzean puntua lortuko du. Helburua 10 puntu egitea izango da.

D. Baloia besteen esparrura eroan jolasa (errugbia). Bi talde elkarren kontra, talde bakoitzak beste taldien atzeko marra pasa eta lurrean utzi beharko du baloia puntua lortu nahi badu. Korrika egin al da baloiarekin baina beste taldekoak ikutuz gero gelditu eta pasea egin beharko du.

TOPAKETEN GIDA

EGUNA

TOPAKETA

KIROL TALDEA

INSTALAZIOAK

OTSAILAK 24

BALOI JOLASAK

LEKEITIOKO FUTBOL TALDEA

LEKEITIOKO SASKIBALOI TALDEA

FUTBOL ZELAIA

KIROLDEGIA

APIRILAK 21

ATLETISMOA

TXIMISTA ATLETISMO TALDEA

GARRAITZ TRIATLOI TALDEA

ATLETISMO PISTA

FRONTOIA

EKAINAK 8

ARRAUNA

HONDARTZA JOLASAK

ISUNTZA ARRAUN TALDEA

DZANGA PIRAGUA TALDEA

-